Trebezia lehiaketa arrakastatsuaren bosgarren edizioa igande honetan hasiko da. Lehiaketa honetan LH-ko 2, 3 eta 4. mailetako haurrek har dezakete parte, hiruko taldetan banatuta, eta herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik dago bereziki.
Izena emate epea amaitu da dagoeneko, eta aurreko edizioetan izandako bideari jarraipena emanaz talde askok eman dute izena, 60 taldek guztira.
Otsailaren 28an eta martxoaren 6an kanporaketak izango dira eta finala martxoaren 13an. Saio guztiak irekiak dira (aforoa bete arte) eta Labeaga aretoan, 17:00etan.