Josu Marotok “MASALA SOUL PROJECT” proiektuaren erakusketa eta liburua aurkeztu digu Urretxun lehendabiziko aldiz maiatzaren 14an, arratsaldeko 19:00etan.
Josu artista nekaezina da, txiki-txikitatik gustatu izan zaio marraztea eta azkeneko hamabi urtetan hamaika sormen lanetan aritu da, bere senari jarraiki, bai bakarkakoan baina baita kolaborazioetan eta elkarlan askotan ere, bere kurrikulumak ondo adierazten duen moduan. Urretxuko Udalarekin ere hainbat eta hainbat lanetan aritu da, Arte tailerreko programazioaren barruan koordinatzaile eta irakasle modura, Xabier Ormazabalen bekaren irudi eta diseinuetan…
Proiektu hau Pakistanera egindako bidai baten emaitza da. 2019ko abenduan, Jon anaia zaindu zuen Muhammad Umair “Omar”-ren ezkontzara joan zen Josu familiarekin eta, berak dioen bezala, “marrazkia nire espresio bidea denez argi nuen esperientzia hura marraztu nahi nuela”. Han argazki ugari atera zuen, “paisaiak, kaleak, baina batez ere, erretratuak. Etxera itzulita, ateratako argazki guztien artean nere arreta piztu zutenak aukeratu eta marrazteari ekin nion. Zuri-beltzezko marrazkiekin hasi nintzen, Bic boligrafoak erabilita. Geroago kolore urdina, gorria, horia eta beltza nahastuz. Ondoren beste serie bat egin nuen, akuarelarekin. Guztira 30 bat marrazki.”
ARTERIA FAKTORIAren bekaren berri izan zuenean aurkeztu egin zuen lana, azken azkeneko orduan, eta irabazi egin zuen. Oso pozik dago proiektu honekin eta lehendabizikoz Urretxun aurkeztuko digu, bai bekarekin egindako liburua baita erakusketa bera ere.
Aurkezpena eta inaugurazioa:
● Data: maiatzak 14, ostirala
● Ekitaldiak:
- Liburu eta erakusketa aurkezpena, 19:00, Labeaga aretoan, sarrera librea aforoa bete arte
Ondoren, Juan de Lizarazu aretoan, erakusketaren bisita librea, aforo mugen barruan
Erakusketa:
● Maiatzaren 14tik 30era
● Asteartetik igandera
● 17:30 – 20:30
● Juan de Lizarazu erakusketa aretoa
Josu Maroto curriculum vitae
Josu Maroto curriculum vitae
Popular 278.43 KB 1302 |
08/05/2021 12:20:19 |