Iparragirre Bihotzeko Jose Mari ikuskizunaren aurkezpenean izan gara gaur, Ikuskizunaren aurre-estreinaldia martxoaren 10ean izango da, Urretxun.
Martxoaren 11n "Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari ", orain 200 urte Urretxun jaio zen abeslari, poeta, bertsolari, etabar handiaren omenezko antzezlana.
Aurkezpenean parte hartu dute, Amaia Ocerin Loraldia jaialdiko komunikazio arduradunak, Maialen Fidalgo, Urretxuko Kultur zinegotzia eta Iparragirre 2020 egitasmoaren koordinatzaileak; Fernando Bernués ikuskizunaren zuzendari artistikoak eta Joli Pascualena, aktore, kantari eta lan honen zuzendari musikalak.
Lana Tanttaka Teatroaren, Demode Quarteten eta Loraldia Kultur Elkartearen lankidetzatik sortu da, eta Urretxuko udalak, Jaurlaritzarekin batera babesle lanak egin ditu. Honek aurre-estreinaldia Labeaga aretoan egitea ekarriko du.
Iparragirre eta emakumeak protagonista
Lanak Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakume batzuk biltzen ditu, eta horiek izango dira obraren protagonistak (ama, emaztea, Manuela, alabak.). Emakume horiek Iparragirreren bizipenak gogoratuko dituzte, bere ikuspuntu eta perspektibatik. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskalduntasuna …) bardoaren bizi-pasarteak errepasatzen dira.
Emakume horiei guztiei ahotsa jarriko dieten aktoreak Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain izango dira, eta Iparragirreri berriz Angel Unzu gitarrista ezaguna, Iparragirreren obrak zuzenean joko ditu, betiere gaurkotasunetik begiratuta.
Aktoreak eta musikariak Tanttaka Teatroko Fernando Bernuesen zuzendaritza artistikoaren pean lan egin dute, eta testuak Aizpea Goenaga, Arantza Iturbe eta Iñigo Legorbururenak dira.