Aurten ere “Musika aitzaki” programaren barruan, Musika Hamabostaldiak Ignaziotar ibilbideko atal berri bat burutuko Urretxu eta Mirandaola (Legazpi) arteko ibilaldiarekin. Iparragirreren oroimenez, honen izena duen plazatik hasiko da txangoa, abuztuaren 24an, larunbata.
Urretxura 10:00etan iritsiko dira eta bertako musikari, abeslari eta Iparragirre erraldoia izango dute zain. "Iparragirre Balerdi" musika tailerreko kideek Iparragirre aurrean (estatua eta erraldoia) abesti batzuk joko dituzte eta amaieran Gernikako Arbola ere joko dute Goiargi abesbatzako kideen ahotsek lagunduta.
Ondoren Hamabostaldiko lagunek bere ibilbidea jarraituko dute, Legazpin Chillida lantokia ere bisitatuko dutelarik.
Egitaraua Urretxun:
Iparragirreri omenaldia Iparragire plazan: 10:00
2018ko irudiak