Otsailaren 15etik martxoaren 3ra ikusi ahal izango duzue Marijose Cueli argazkilariaren "Ezinezko munduak" argazki erakusketa. Irudizko izakiak, ezinezko munduak… Edo ez? Nork esaten dizu ikusten eta sentitzen duzun mundua ez dela irudizko mundu bat, eta errealitatea ez dela bizi zure irudimena bizi den tokian!
"Irudizko izakiak. Ezinezko munduak.
Argazkia adierazpide haundi bat da. Besteen aurrean agertzeko sentsazioak ikusten, interpretatzen eta irudikatzen laguntzen du.
Mari Jose Cuelik bertan aurkitu du adierazteko bidea
eta gai da irudiak eraikitzeko, eta horiekin bere emozioak oso modu interesgarrian transmititzeko.
Bere bilakaera bistakoa da eta ezagutzen dudanetik etengabe harritu nauela esan behar dut.
Bere lana, itxuraz xumea, egiten duenagatik jartzen duen grinaren emaitza da,
sentsibilitate interpretatibo agerikoa,
irmotasun nabarikoa,
momentuko inspirazioak eraman dezan uzten dakiena,
etengabe ikasten ari dena, bere emaitza talentuz hobetzen ahalbidetzen duten teknikak ikertzen, ulertzen eta bereganatzen oinarrituta, eta horrela hobeto adierazi bere ideiak.
Bere irudiak oso biziak dira, ekarpena, berrikuntza dakarte, eta aukera berriei aurre egiteko balio haundia erakusten digute, gero eta definituago dagoen berezko estiloa eraikitzeko.
Bere proposamenak, bideoan, beste dimentsio bat dauka, soinua muntaia fin batekin batzen delako,
irudizko hori gehiago indartzeko, bere begiradaren indarra eta sentsibilitate interpretatiboa erakusten diguna.
Maiz begiratuko ditudan irudiak dira, patxadaz ikustea merezi baitu.
Esperientzia atsegingarria da oso."
Cesar Lera
Inaugurazioa
Katalogoa bisita ordutegiarekin
Ezinezko munduak Mundos imposibles katalogoa.pdf
Popular
4.4 MB 1799
05/02/2019 19:24:58
Ezinezko munduak Mundos imposibles katalogoa.pdf
Popular 4.4 MB 1799 |
05/02/2019 19:24:58 |