Maiatzak 29 eta 30: alpinismoko erreferenteekin topaketa eta “euskal elurretako lehoinabarraren” legatuaren ospakizuna
Datorren maiatzaren 29 eta 30ean, Urretxuko Udalak Xabier Ormazabal Bekaren topaketaren edizio berri bat ospatuko du, mendizale urretxuarra omentzeko eta belaunaldi berrien artean aaltuerekiko zuen grina bizirik mantentzea helburu duen ekimena.
Lehen aldiz, programa publikoari irekitako jardueren bi jardunaldi osotara zabaldu da ofizialki, eta, gainera, bekaren zenbatekoa 7.000 eurora igo da, Urretxuko Udalaren (3.000 €), Mendi Film Festivalen (2.000 €) eta Walk On Projecten (2.000 €) laguntzari esker, mendizale gazteen proiektuetarako laguntza ekonomikoa indartuz. Gainera, Irizar enpresak diruz lagunduko du ekitaldia. Igoera hori aurrerapauso bat da antolatzaileek sormena, abentura eta bikaintasuna sustatzeko duten konpromisoan.
Inspiraziorako bi egun
Maiatzaren 29an (osteguna), 19:00etan, Al filo de lo imposible programa mitikoaren sortzaile
Sebastián Álvarok Urretxuko udaletxeko portaloian Mis Montañas liburua aurkeztuko du. Alvarok 250 espedizio baino gehiago egin ditu azken 40 urteetan, eta nazioarteko alpinismoaren erreferente, kazetari, idazle eta abenturazale nekaezina da. Bere testigantzak publiko guztientzako inspirazio iturri izango dira.
Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Labeaga aretoan hitzaldi-solasaldia izango da, mendizaletasunaren izen handien partaidetzarekin: Jordi Corominas, Ainhoa Unanue, Ainitze Car, Janire Etxabe eta Beret taldea, mendiarekiko pasioa, eskalada eta gailurrekin lotutako bizimodua konpartituko dutenak.
Bi ekitaldiak sarrera librekoak dira eta mendizaletasunean, abenturan eta Xabier Ormazabalen ondarean interesa duten pertsona guztiei irekita daude.
Elurretako lehoinabarraren ikurra
Xabier Ormazabal (Urretxu, 1981), alpinista isil eta konprometitua, elurretako lehoinabarrarekin lotzen da, Himalaiako eta Asia Erdialdeko beste mendikate batzuetako altueretan bizi den felinoa, non 6.000 metrotara iristen den. Gizakiarentzat ia ikusezina den animalia mitiko hau, indarra, espiritualtasuna eta jakinduriaren sinboloa da mendi kultura askotan.
Xabi izan zen SESB ohiaren 7.000 metrotik gorako bost tontorrak (Komunismo, Khan Tengri, Pobeda, Lenin eta Korzhenevskaya) igo ondoren “elurretako lehoinabarra” ohorezko titulua lortu zuen mendizale bakarretakoa. Geroago, bere urratsek Himalaiaraino eraman zuten, non bere azken aztarnak Cho Oyu, Nepal eta Txina arteko Turkesa Jainkosaren magaletan grabatuta geratu ziren.
Xabier Ormazabal Bekaren historia laburra
Beka 2017an sortu zen, Andoni Ormazabal anaiaren bultzadari eta Urretxuko Udalaren laguntzari esker, Xabiren ondarea bizirik mantentzeko modu bat bezala, mendizale gazteen artean kalitatezko proiektu originalak sustatuz.
Sortu zenetik, alpinismoko hainbat pertsona ezagun igaro dira bertatik, hala nola Patxi Usobiaga, Gorka Karapeto, Alex Txikon, Alberto Iñurrategi edo Felipe Uriarte, eta askotariko proiektuak aurkeztu dira: espedizio handiak, gidak, liburuak edo ikus-entzunezkoak. Urtero bezala, Mendi Festa, Street Boulder herrikoia, mendi proiekzioak eta sari-emate ofiziala izan dira, besteak beste.
2023an, bost proiektu berri aurkeztu ziren, eta Ainhoa Unanue Bereziartuari eman zioten saria, Alaskan bizikletaz egindako mendiko eskiko espedizioagatik.
Beste urrats bat bidean
Aurten, programa zabalduarekin eta beka handiagoarekin, Xabier Ormazabal inspiratu zuten balioekiko konpromisoa indartzen du Urretxuk: funtsezkoa bilatzea, mendiarekiko maitasuna eta hobetzeko borondatea. Bekak ez ditu soilik espedizio handinahiak saritzen, kontatzeko eta mendia bizitzeko modu berriak ere bultzatzen ditu.
Beste behin ere, elurretako lehoinabarraren arrastoak gidatzen ditu, pauso irmo baina isilez, zerua ukitzearekin amesten jarraitzen dutenak.
Informazio gehiago:
Urretxuko Udala. Xabier Ormazabal beka.