Sasieta mankomunitateak 2017ko urtarrilean jasotako hondakinen inguruan argitaratutako datuen arabera, Urretxuk %74ko gaikako bilketa egitea lortu du, abenduan baino puntu bat gehiago, eta hain zuzen ere, abendua izan zen edukiontzi grisa ezarri ondorengo lehen hilabetea.
Urteko lehen hilabete honetan abenduan baino 11.000 kilo hondakin gehiago jaso da birziklatzera doana eta horrek esan nahi du urretxuarrek 130.000 kilo hondakin gainditu dituztela, azken hilabeteko 119.000 kiloen alboan. Datuek adierazten dute gaikako bilketan igoera handia izan dela iazko bataz besteko datuekin alderatuta, bai paperean (2,9%), bai ontzia arinetan (4,3 %), bai beiran (5,6%) eta baita etxeko biohondakinean ere (%11,2).