Urretxuko Udalak eta Adinkide Fundazioak bat egin dute adinekoen bakardadea saihesteko.
Urretxun 1550 adineko pertsona bizi dira eta bertako Udalak gaurko eta biharko erronka handienetako bati aurre egin nahi dio: hautatua ez den bakardadeari; Munduko Osasun Erakundeak “osasun publikoko arazoa” izendatu duenari. Horretarako, Udalak bat egin du Adinkide Fundazioarekin, 2017tik Gipuzkoan bakarrik dauden adineko pertsonen sozializazioan lanean diharduen elkartearekin.
360 lankidetza: Udala eta Adinkide koordinatu egingo dira bakardade-arriskuan edo-egoeran dauden adineko pertsonak detektatzeko eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez deribatuko dira. Helburua da bakardadeari aurre egitea, ohitura osasungarriak eta laguntza afektiboko programak sustatzea, auzo-sareak sortzea eta Adinkideren sozializazioa zabaltzea izanik, bakarrik sentitzen diren adineko pertsonen ongizatea hobetu ahal izateko.
Urretxun boluntariotza egiteko pertsonen bilar ari gara. Apirilaren 12an eta 13an, lehenengo informazio-saioak egingo dira. Boluntariotza honen helburua, adineko pertsonekin denbora eta adiskidetasuna partekatzea da, banakako eta taldeko topaketetan, elkarrekiko onuragarriak izango diren loturak sortuz eta sozialki aktibo mantentzen lagunduz.
Bizitza osasungarria izateko eta adinekoak gizarteratzeko konpromisoarekin, Urretxuko Udala, kasu horiek saihesteko eta Urretxuko bizilagunen artean bizimodu osasungarria bultzatzeko asmoz, Adinkide Elkartearekin lankidetzan hasi da udalerrian.
Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Maialen Fidalgo, Urretxuko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia, Josune Toquero, Urretxuko Adinkideko Garapen Sozialeko arduraduna eta Mercedes Villegas, Adinkideko zuzendaria.
Udalaren eta Adinkideren arteko lankidetzak bakardadearen dimentsio desberdinen inguruan arituko da, fenomeno horren kausetan eta ondorioetan eragina duen 360 ikuspegiarekin. Horretarako, Josune Toquero, Urretxuko Adinkideren Gizarte Garapeneko Arduraduna, boluntario taldea sortzen hasiko da eta Udalaren eta herriko eragileen koordinazioaren bitartez, bakardadea sentitzen duten edo gizartean aktibo mantendu nahi duten adinekoak detektatzen hasiko da.
Udalak ohitura osasungarriak ere sustatuko ditu: bizitzako etapa guztietan sozializatzeko beharra azpimarratuko du, bakardadea prebenitzeko baliabide edo tresna modura eta Adinkidek garatzen dituen laguntza afektiboko programak, auzo-sareak eta sozializazioa zabaltzen lagunduko du.
Boluntariotza egiteko, adinez nagusia izan behar da, eta informazio-saio batean izena eman behar da. Ondoren, elkarrizketa pertsonala egiten da. Lehenengo informazio-saioak apirilaren 12an (12: 00-13: 00) eta 13an (18: 30-19: 30) izango dira, eta online egingo dira (Zoom bidez). Saio horietan, Adinkide elkarteari buruzko informazioa emango da, eta parte hartzeko dauden boluntariotza-programak azalduko dira. Saio horietan izena eman behar da, bai adinkide.org webgunean esteka honen bidez , Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoaren edo 607 612 460 telefonoaren bidez.