Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen eta Osasun Departamentuak herritar guztien jakinean jartzen du datorren astelehenean, maiatzaren 16an, gure herrian izurrien kontrolaz arduratzen den enpresak udaberriko kanpaina berezia egingo duela, karraskarien kopurua murriztu eta kontrolpean mantentzeko ahaleginean...
Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen eta Osasun Departamentuak herritar guztien jakinean jartzen du datorren astelehenean, maiatzaren 16an, gure herrian izurrien kontrolaz arduratzen den enpresak udaberriko kanpaina berezia egingo duela, karraskarien kopurua murriztu eta kontrolpean mantentzeko ahaleginean
Era berean, arratoien aurkako kanpaina bereziaren emaitzak hobetzeko asmoz, hondakinen bilketa eta kale garbiketaren zerbitzuko enpresa esleipendunei zabor-kontenedoreak eta horien inguruko garbiketan sakontzea eskatuko die Udalak.
Izurriak kontrolatzeko kanpaina honetan eta beste batzuetan emaitza onak lortu ahal izateko, bestela ezinezkoa baita, urretxuar guztien kolaborazioa eskatzen da, eta horrenbestez, herritar guztiei gogorarazi nahi diegu oso garrantzitsua dela zaborra ateratzeko ezarrita dauden egunak eta orduak errespetatzea, eta nola ez, kaleak eta gainontzeko gune publikoak garbi edukitzea, horretarako zakarrontziak erabiliz.
Era berean, gogora ekarri behar da karraskari populazioa kontrolpean mantentzeko ezinbestekoa dela jokaera batzuk ekiditea, adibidez usoak eta kalean abandonaturik dabiltzan beste animalia batzuei janaria ematea, txakurrei, katuei, eta abarrei… Hortaz, urretxuar guztiei eskatzen dizuegu animaliak edukitzeko eta babesteko Ordenantzan (GAO, 1997/06/17) ezarritakoa errespetatzea, aipatutako jokabide horiek arautu eta debekatzen dituen Araudia.
Eta azkenik, Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen eta Osasun Departamentuak esker ona adierazi nahi die herritarrei izurrite honen kontroleko laguntzagatik, izan ere jasotzen diren deiak ezinbestekoak baitira karraskariak kontrolatzeko egin behar diren planifikazioan eta jarduketetan.
Ondorengo hauek dira karraskariak ikusten ditugunean informatzeko telefonoak: 943038083 (Gizarte Ekimena), 943038085 (Udaltzaingoa).