Telelaguntza zerbitzua pertsonan zentraturiko arreta modeloan oinarritzen da, norbanakoaren egoera baloratuz, prestazioak erabiltzailearen beharretara egokitu eta martxan jartzeko.
2020an Urretxuko Udalak bakardadearen inguruko diagnostikoa abiatu zuen herriko zahartzaro eta bakardade egoerak ulertu eta lantzeko. Argitaraturiko ikerketa honetan 2018an Urretxun 65 urtetik gorako 577 pertsona bizi ziren bakarrik bere etxean, populazioaren %8,5 eta 65 urtetik gorako populazioaren %37.
Errealitate hau osatzen duten aldagaiak kontutan hartuz, udala ekintza plana garatzen ari da detektaturiko beharrei erantzuna emateko. Hala, Maiatzaren 26an BETI ON Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoko profesionalak izango dira 24 orduko arreta espezializatuaren berri emateko.
Telelaguntza zerbitzua pertsonan zentraturiko arreta modeloan oinarritzen da, norbanakoaren egoera baloratuz, prestazioak erabiltzailearen beharretara egokitu eta martxan jartzeko. Zerbitzua gizarte arloko profesionalez osatuta dago. Balorazio soziosanitarioak burutu eta erabiltzaile eta hauen familiei prestazioen inguruan orientatzen die ondoren etxetik egingo den jarraipena egiteko.
Erabiltzaileak etxean terminal eta sakagailu bat edukiko du edozein larrialdiren aurrean sakatu eta telelaguntza zerbitzutik artatua izateko. Funtzio pertsonalizatu ezberdinak dauzka kasuan kasuko arreta emateko: etxeko erorketak, jarraipen deiak, osasun saileko hitzorduak eskatzeko, osasun kanpainen inguruko informazioa jasotzeko etab.
Zerbitzu horrek 4 €-ko hileko kostua du, diru-sarrerak hilean 537,84 €-tik gorakoak ez direnean izan ezik (IPREMen 2019rako adierazleen arabera). Erabiltzaileak behar dituen gailu gehigarriak ere barne hartzen ditu.
Zerbitzua eskatzeko, Gizarte Zerbitzuetara jo dezakezue.
INFORMAZIO SAIOA
EGUNA: Maiatzaren 26an
ORDUA: Arratsaldeko 15:00etan
LEKUA: Urretxuko udaletxeko portaloian
IZENA EMATEKO: Gizarte Zerbitzuetara deitu 943038083