Udaletik FARAPI Koop. Elkartearen bitartez, Urretxun bakarrik bizi diren pertsonen inguruko diagnosia egin da
Gizarte geroz eta zaharkituagoa dugu, non zahartzaroa eta honek jasan dituen eraldaketak ulertzea berebizikoa den maila pertsonal, komunitario zein instituzionaletik erantzun bat emateko. Hala, Urretxun bakarrik bizi diren adineko pertsonen errealitatea ikuspegi holistiko batetik ezagutzeko, ikuspegi kuantitatibo nahiz kualitatibotik landu da honako paradigma.
Datu bilketan iturri estatistiko, ikerketa ezberdin eta udal erroldak errazturiko zehaztasunak jaso dira, baita bakarrik bizi diren adineko pertsonen testigantzak eta hauen sare komunitarioa osatzen duten erreferentziazko pertsona ezberdinen ikuspegia ere; eragile eta erakunde.
Ondorioz, identifikatu diren zailtasun eta beharrei erantzun bat emateko asmoz zenbait esku hartze proposamen aipatu dira, zeinak erronka berri gisa hartzen dituen Urretxuko Udalak bakarrik bizi diren adineko pertsonen bizi kalitatea hobetze aldera.
Jarraian, ikerketa honen txostena topa dezakezue:
http://www.farapi.com/fitxategiak/dokumentuak/txostena_urretxu-bakardadea_def.pdf