Urretxuko udalak “Urretxun, jaietan ere eraso sexistek jai dute” kanpainaren bitartez, Santa Anastasia jaien baitan gerta litezkeen eraso sexisten aurkako mezu argi eta irmoa zabaldu du.
Herriko festak posible egiten dituzten eragile ezberdinen partehartzea izan duen, eta euskarri ezberdinen bidez hedatuko den kanpaina honekin (bideoa, pegatinak, kartelak, sare sozialetarako logoak,e tab.) udalak gertaera hauen kontrako jarrera agertu nahi izan du.
Amaitzeko, kanpaina honetan parte hartu duten persona guztiei eskerrak eman nahi dizkie udalak, eta Urretxuar guztiei mezu hau zabaltzeko eta Berdintasunean oinarritutako jai batzuk ospatzeko gonbita luzatzen die. Urretxun, jaietan ere eraso sexistek jai dute!
Jaitsi irudi hau eta jar ezazu zure sare sozialetako perfilean. Ikusi bideoa hemen eta partekatu zure lagunekin!
PERFILA URRETXUKO JAIAK 1.jpg
Popular 118.02 KB 1911 |
09/11/2017 01:00:00 |