URRETXUKO SANTA ANASTASIA JAIAK 2025
Badatoz Santa Anastasia Jaiak! Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Wim Wenders, 2023, Japón, 124´
Hirayama oso pozik dago Tokioko komun-garbitzaile gisa duen bizitza xumearekin. Bere eguneroko errutina egituratutik kanpo, musikarekiko eta liburuekiko duen pasioaz gozatzen du. Zuhaitzak maite ditu eta argazkiak egiten dizkie. Ustekabeko hainbat topaketek, pixkanaka, bere iragana azaleratzen dute.
Antolatzailea: BUTAK 21 taldea
Laguntzaileak: Urretxu eta Zumarragako udalak
Sarrera: 4 euro
Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.
Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.
353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.
Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.
20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.
Sormenari bultzada eman eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko helburuz, Udalak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero. Lan ildo eta kultura arlo ezberdinetara zabaltzen dira: literatura, argazkigintza, arte ederrak, lore zaintza, diseinua, arte plastikoak... eta adin guztieko pertsonei zuzenduta daude.