Urrelur museoa

36. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea

Aurtengo Urrelur astea urriaren 28tik azaroaren 3ra luzatuko da, baina lehenengo ekintza larunbat honetan bertan izango da irteera mineralogiko paleontologikoarekin.

Urrelur Museoak kultur astearen 36. edizioa ospatuko du berriro ere natur zientzien mundua publikoari modu atsegin eta erakargarrian hurbildu asmoz.

Museoa 1987an sortu zen gai honen inguruko ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek; Lurra osatzen duten materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.

Lurraren altxorrak. Naturak batzuetan ezkutatzen diguna eta beste batzuetan modu ikusgarrian erakusten diguna. Mineralak, fosilak, harriak, ezinezko forma geologikoak...

Urrelur Astearen 36. edizioaren egitaraua aurkezten dizuegu,

Urrelur Museoak aurten Igea-Arnedoko dinosauroen ibilbidea bisitatzera gonbidatzen gaitu, meatzaritza aurifero erromatarra hobeto ezagutzera, lurraren erraietan ezkutatutako igeltsuzko kristal erraldoien misterioarekin harritzera, Cho Oyu jaisten ari zela bizia galdu zuen Xabier Ormazabal alpinista urretxuar gaztearen arreta erakarri zuten mineralak aurkitzera... eta askoz gehiago.

Bereziki nahi genuke aipatu herriko bi elkarteen laguntza eta kolaborazioa:

- Argazkia elkartea, aurten ere Argazki lehiaketa antolatu duena (7. Edizioa) mineral eta fosilen gaiarekin. Oinarriak webean aurkituko dituzue eta baita Urrelur asteko informazio guneetan ere.

- Butak 21 Zine klub taldea. Beraien eskutik 2 dokumental zientifiko ikusi ahal izango ditugu: “Dinosaurioen meategia” laburmetraia eta “Kristal erraldoien misterioa”, biak Javier Trueba zuzendariarenak. Aipatu behar da Javier Trueba bera bertan izango dela aurkezpena egiten.

Urretxu aditu, zaletu eta jakinminaz beteriko publikoaren topagunea izango da egun hauetan. Gonbidatuta zaudete mineralogia eta paleontologiaren festara.

Deskargatu Aldizkaria-Egitaraua hemen 

Deskargatu Argazki Lehiaketaren oinarriak hemen 

URRELUR ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK 24.pdf
Popular 694.39 KB 119
23/10/2024 15:56:22

Astearen bideoa

 

Konpromisoa kalitate turistikoarekin

Bisitak

Informazioa eta erreserbak Helbidea: Jauregi, 19 - 20700 Urretxu (Gipuzkoa) Tel.: 943 038 088 E-mail: urrelur@urretxu.eus

Ordutegia

01

Astelehenetik ostiralera:

10:00 - 12:30 eta 17:00 - 20:00
02

Larunbatetan

10:00etatik 12:30etara
03

Itxita

Urte osoko igandetan eta egun hauetan: urtarrilak 1 eta 6; martxoaren 28tik apirilaren 1era biak barne; apirilaren 6an; maiatzak 1; ekainak 24; uztaileko larunbatak, 6, 13, 20 eta 27; uztailak 2; uztailak 25 eta 31. Irailak 21 eta 23; Urriak 12; Abenduak 6, 7, 13, 24, 25, 28, 31. Pazko Astean, Abuztuan eta Gabonetan deitu.

Bisitaldi motak eta prezioak

Bisitaldi libreak
Doako sarrera eta audiogida zerbitzua. Ez da behar aldez aurreko zitarik.

Urretxuko udala