Martxoaren 8a gerturatzen ari zaigun honetan, MARTXOAREN 2an emakume hezitzaile eta euskaltzale aitzindaria izan zen ELBIRA ZIPITRIA DOKUMENTALA proiektatuko da Urretxuko Labeaga aretoan, 19:00etan.
Martxoaren 8a gerturatzen ari zaigun honetan, MARTXOAREN 2an emakume hezitzaile eta euskaltzale aitzindaria izan zen ELBIRA ZIPITRIA DOKUMENTALA proiektatuko da Urretxuko Labeaga aretoan, 19:00etan.
Badatoz aurtengo Inauteriak ekintzez beterik. Hona hemen bi herrietako udalek eta elkarteek antolatutako ekintza sorta.
Aizpurunea Kultur Etxeko arte tailerrean bildu dira Urretxuko arte formazioa osatzen duten bi arloetako ordezkariak: alde batetik, marrazki eta pintura eskola, Aitor Etxeberria buru dela; bestalde, Josu Marotok zuzentzen dituen giza irudiari buruzko tailer ezagunak, Zuriñe Ormaetxea modeloa dutenak, eta azkenik, Acuarelako masterclassak, José Manuel Mendez (Mendo) eta Jorge Lópezekin.
Urretxu eta Zumarragako Udalek 2023ko arte eszeniko egitarauaren programa aurkeztu dute.
Argazkia elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren sari banaketa urtarrilaren 4an, izan zen, Zumarragako Zelari Arizti kultur etxean, 19:00etan.
Abenduaren 16an banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Tradizioari jarraituz, eta eguraldiak lagunduta, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 38 lagun, 35 heldu eta 3 gaztetxo. Urtarrilaren 4an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Maialen Fidalgo eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Xabier Arruti, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariaren eskutik egindako agerpenaren bideoa.
Honela dio Aldundiaren dekretuak: ”HEGAZTIEN GRlPEAren egungo arrisku-egoera kontuan hartuta, non basa-hegaztien zenbait foku deklaratzen ari dira, eta hegaztien kontzentrazioek hegaztien ekoizpen-sektorean izan dezaketen arriskua kontuan hartuta, azoketan eta merkatuetan hegaztien presentzia ez baimentzea erabaki da, harik eta arriskua berriro ebaluatu arte, ekoizpen-sektorearekin batera eramaten ari garen prebentzio-estrategiarekin bat etorriz. Erabaki hori Euskal Autonomía Erkidegoan hartutako erabakia da”.
Abenduaren 2tik 18ra bitartean Juliette June artistarenen erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Juliette June Parisen jaio zen eta Halsou-n bizi da, non pinturan, performancean eta poesian lan egiten du. Bere lana ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Artistaren presentzia abenduaren 2an izango dugu, inaugurazio ekitaldian, 19:00etan.
Azaroaren 25ean Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko V. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: 23 heldu eta 8 gaztetxo. Zaila izan zaio epaimamahikoari erabakia hartzea baina hementxe dituzue sarituak, ZORIONAK!