Berriak
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du uzten aspertzeko unerik. Sariketen emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze garrantzitsua izan da: Euskal Herri osotik etorritako 48 lagun, 41 heldu eta 7 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Errioxako paleontologiaren bi zutabe garrantzitsu bisitatuko ditugu: IGEA, bere interpretazio zentroa, dinosauroen alorrean mundu mailako aurkikuntza nabarmenekin eta bere zuhaitz fosil ospetsuarekin. ARNEDOko Natur Zientzien Museoa ere bisitatuko da, bertan, Errioxako aztarna mineralak eta fosilak daude.

