Berriak
Ekainaren 4n Urretxuko Santa Anastasia Jaiak antolatzeko bilera egingo da, 18:00etan, udaletxeko portaloian. Eta hemen dituzue egitarauaren azala aukeratzeko oinarriak.
Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak, haurrentzako zientzia tailerrak, txangoa eta ate irekien eguna dira aurtengo proposamenak.
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egin zuten eta martxoaren 1ean banatuko dituzte sariak irabazleei:
Mikel Fernández Callejo (urretxuarra), Ainhoa Andueza San Miguel, Mikel Aiertza, Joan Carles Gonzalez Pujalte eta Marta Mariño Mexuto.

