Berriak

Featured

GELTOKIETAKO JAIAK 2023

Uztailaren 7an hasi eta 9rarte Geltokietan jai giroa nagusi. Hemen egitarau osoa: 

GELTOETAKO JAIAK 23 tx.pdf
Popular 8.65 MB
06/07/2023 13:57:39

 

 

Featured

San Juan 2023 argazkiak

Featured

Santa Anastasia jaien antolaketa bilera

Adi! Uztailaren 4an Santa Anastasia Jaiak antolatzeko hitzordua duzu. Etorri eta parte hartu. Udaletxeko portaloian egingo dugu bilera, 18:00etan. Gainera, Euskal Jaia eguneko karroza ibilaldian parte hartzeko izen ematea ere zabalik dago.

Featured

Sariak banatuta Aire libreko pintura lehiaketan

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Aire libreko Pintura Lehiaketa ekainaren 17an egin zen eta hemen dituzue sarituak.

San Joan jaiak 2023

San Joan gertu dugula eta, hemen duzue egitaraua eta hainbat gairen azalpena.

Euskal Jaia.
Featured

2023ko Santa Anastasia jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa

Uda iristean jai giroa zabaltzen da nonahi. Sanjoanak badatoz eta laster Santa Anastasien antolaketan hasiko gara. Dagoeneko martxan jarri da egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Animatu parte hartzera!

Featured

Lore Sariketarako deialdi berria

Beste urte batez  lehiaketa honek uda ate joka dugula iragartzen digu eta gure etxeko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apaintzera animatzen gaitu, Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa eta naturalagoa ematen.

Featured

Aire libreko pintura lehiaketa Urretxu eta Zumarragan

Urretxu eta Zumarragako Udalek hainbat urte daramatzate jada aire libreko pintura lehiaketa antolatzen, eta aurten, 2023an, berriz 13. edizioa egingo dute. Lehiaketa ekainaren 17an izango da. 

Featured

"Simbologia propioa" Roberto Rodanésen erakusketa Urretxun

 

Maiatzaren 12tik 28ra Roberto Rodanés artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketan giza irudian, paisaietan eta irudi onirikoen konposizioetan oinarritutako bere lana aurkeztuko digu. Olio-pintura mihise gainean eta marrazkiak paper gainean. Bere lana ezagutzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Roberto maiatzaren 12an izango da bertan, 18: 00etan, aurkezpen ekitaldian.
Featured

RIF, GERRA KOLONIALA ERAKUSKETA

Apirilaren 27tik Pagoeta Gune Soziokulturalean RIF, GERRA KOLONIALA  erakusketa dugu ikusgai. Hau da udal instalazio berrian, Pagoetako eliza zena, egin den lehen erakusketa handia. Maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik,  asteartetik igandera 17: 30etik 20: 30era bitartean. Maiatzaren 1ean ere zabalik izango da.

Featured

Urrelur Museoak Museoen eguna ospatuko du

Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak , haurrentzako zientzia tailerrak eta txangoa dira aurtengo proposamenak.

Featured

Urretxuko lore eta landare azoka maiatzaren 7an

Lore eta landare azokaren XVII. edizioa izango dugu maiatzaren 7an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.

Urretxuko udala