Astelehenean hasi zen Urretxuko Udalaren Urrelur Museoak antolatutako 35. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea. Hemen duzue egitaraua.
Astelehenean hasi zen Urretxuko Udalaren Urrelur Museoak antolatutako 35. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea. Hemen duzue egitaraua.
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 24a arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 15ean izango da. Hementxe informazioa.
Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 37. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.
Urriaren 6an banatu ziren 2023ko Santa Anastasia jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.
Urriaren 6tik 22ra Carlos Orlando artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "FIGURA TE". "Analógico vs digital"
Goizez Navajungo “Victoria” pirita meategia bisitatuko da, munduan zehar ezaguna dena bertako piriten forma kubiko perfektuengatik eta erakusgarri ugari jaso ahal izango da. Cervera del Río Alhaman izango da bazkaria eta bazkalondoan jasotako aleak sailkatuko dira. Bertan kobazuloetan izan zen bizitzaren aztarnak ikusi ahal izango dira eta arratsaldean, itzulerako bidean, Pirineoko orogeniak sortutako forma bereziak ikusteko aukera izango dugu.
Badatoz Santa Anastasia Jaiak! Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Irailaren 9an ospatuko da XXXIV. herriarteko folklore jaialdia Urretxun, Lurra dantza taldeak antolatuta, Urretxuko Udalaren laguntzarekin.
Irailaren 8tik 24ra Clara Probanza eta Concetta Probanzaren artisten erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Clara Probanza eta Concetta Probanza, edo alderantziz. Lagunak, konplizeak, ahizpak...
Goierri KEk UZ Ikastolaren lekukoa hartu du Santa Anastasiako lehiaketa grastronomikoaren antolakuntzan
Miriam Bikuña Vielbak irabazi du Urretxuko jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa, BETIKO JAIAK BAI, MODERNO ERE BAI lanarekin. Zazpi lan aurkeztu dira eta bi bozkatuenak egile berak aurkeztutako biak izan dira
Uztailaren 14an banatu ziren 35. Lore sariketako sariak. Aurten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izan zen sari banaketa, etxeko leiho, balkoi eta baserrrietako atariak lorez apaindu dituzten herritarren artean.