EMAS

Urretxuko Udalak Ekoscan ingurumen-ziurtagiria ezarri zuen 2016an. Ziurtagiri hori 2020ra arte mantendu zen, urte horretan lortu zelarik Ekoscan Plus ziurtagiria. Ihobek ezarritako ildoei jarraituz, 2022an hasi zen EMAS ziurtapen-sistemarako trantsizioa, eta 2023an hain zuzen ere lortu zen ziurtagiri hori.

EMAS sistema Ekokudeaketarako eta Ekoikuskaritzarako inplementatutako erregelamendu komunitarioa da. Europar Batasunak garatutako tresna honek Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) ezarri eta etengabeko hobekuntzarako konpromisoa hartu duten erakundeak aintzat hartzen ditu. Auditoretza independenteen bidez egiaztatu eta horren berri ematen da.

Erregelamendu honen ingurumen kudeaketako sistemaren eredua ISO 14001 arauan oinarrituta dago eta erakundeei ingurumen jarduera etengabe kudeatzen eta hobetzen laguntzeko sistema eraginkorra proposatzen du.

EMAS ziurtagiria izateak udalak ingurumen portaera ebaluatu, kudeatu eta hobetzeko hartutako konpromisoa da. Horretarako udalak ingurumen politika bat finkatzen du eta aurretik aipatu bezala udalak bi urtean behin ingurumen adierazpena egiaztatu behar du kanpoko auditoretza baten bitartez. Ingurumen adierazpena aldiz, urtero egiten da eta bertan erakundeak ezarritako helburuak, lortutako adierazleak etab. ebaluatzen dira.  

Nabarmendu behar da EMAS Erregelamendua borondatezkoa dela eta bere helburua  erakundeen ingurumen portaeraren etengabeko hobekuntza sustatzea dela, honako betekizun hauen bidez:

  • Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) ezartzea
  • Kudeaketa sistemen funtzionamenduaren ebaluazio sistematikoa, objektiboa eta aldizkakoa da.
  • Ingurumen portaeraren inguruko adierazle batzuk jartzea behartzen du. Modu honetan baliabideen erabilera eraginkorra aztertzen eta neurtzen da.
  • Legea betetzen dela bermatzen du, ingurumen baldintza berriak onartzen eta arriskuak minimizatzen lagunduz.
  • Langileen inplikazioa eskatzen du, kudeaketa sisteman parte hartzearen garrantziaz jabetuz.
  • Berrikuntzarako motorra izan daiteke, etengabeko hobekuntza sustatzen duelako.

Urretxuko Udalaren ingurumen-kudeaketako sistema dokumentu hauetan definitzen da:

  • Ingurumenari buruzko eskuliburua
  • Ingurumeneko prozedurak
  • Erregistroak
  • Urteko ingurumen-adierazpena

Jarraian kontsultatu daiteke Urretxuko Udalaren azken ingurumen deklarazioa:

2022 ingurumen adierazpena.pdf
Popular 2.07 MB 215
28/05/2024 09:21:36

Hondakinak Sailkatzeko Hiztegia

Hondakinak Sailkatzeko Hiztegia

Zubilaga hiltegia

Zubilaga hiltegia

Urretxuko udala