Etxeko hondakinak

Organikoak

Edukiontzi marroian

Hondakin organikoak poltsa konpostagarrietan jaso behar dira.

Sasietako identifikazio-txartelarekin irekitzen da edukiontzia; egunero ireki daiteke, edozein ordutan. Poltsa horiek doan eskura daitezke, Sasietako identifikazio-txartelarekin, Labeaga Aretoan kokatuta dagoen makina automatikoan. Txartel hori galduz gero, berria eska daiteke udaletxean, edota Sasieta Mankomunitatean zuzenean.

Materia organikoa kudeatzeko beste modu bat konpostajea da; bi era daude konposta egiteko:

  •  Autokonpostajea, erabiltzailea lurraren jabea bada (familia bakarreko etxeak, etab.)
  •  Taldeko konpostajea, Eguneko Zentroaren parkean

Konposta egiteko interesa duten familiek Sasietarekin jarri behar dute harremanetan (tel.: 943 161555)

 Hondakinak ondo bereitzeko gida - Organikoak

Hondakinak Sailkatzeko Hiztegia

Hondakinak Sailkatzeko Hiztegia

Zubilaga hiltegia

Zubilaga hiltegia

Urretxuko udala