17:30 – 20:30 asteartetik igandera
2030ean Urretxu herri bizigarria, bizia eta anitza izango da, pertsonen ongizatea oinarri izanda guztion arteko interrelazioak eta kooperazioak sustatuko dituena. Bizitzeko erraza, lurzoruaren erabilera orekatuaz, natura balioan jarriz, herritarrentzako zerbitzuak eskainiz. Ekonomia eredu jasangarria izango du, ingurumenarekiko arduratsuak diren enpresekin eta hiri ekonomia sendoa izango du. Urretxun hori ezagutzeko aukera, Juan de Lizarazun.
Antolatzailea: Urretxuko Udala