Ekitaldiak

  • Hasten da: 15.12.2024 17:00
    "Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Hasteko Jonek sorgin batekin egingo du topo, eta hark gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko dio; bertan hiru egun ematea lortzen badu, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta “gaztelutik kanporatutako” erregeak bere alabarekin ezkontzen utziko dio. Hala, Jonek hauei guztiei egingo die aurre: maitagarriegia den mamu bati, pirata ezpatari bati, kapadun banpiro bati; horrez gain, saskibaloian arituko da burua galdu duen digante batekin eta hiru buruko deabru baten hiru buruekin eztabaidan ere bai. Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi digu: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko. Psikologo ausart batek liberatzeaz ere hitz egiten duela esango luke, helduarora heltzeaz, “habia”tik abiatzeaz. Ez dugu horrenbesteraino heldu nahi, ez da hori gure asmoa. Umeek ondo pasatzea da gure helburua, eta hartu nahi dugun uzta hauxe da: barre pilo bat!"
  • Hasten da: 05.12.2024 20:15
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia Etiketak: Teatro para adultos, Helduentzako antzerkia, Tartean Teatroa
    "Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean (...) Zaila da gaur eguneko antzezlan bat genero klasikoen muga zorrotzen barruan sailkatzea. KORTXOAREN DILEMA honek sakontasun handiko konflikto politikoak eta dilema etikoak baliatzen ditu, baina ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Zergatik eta bere egituragatik. Antzezlan hau endreduzko komedia bihurtzen da trama eroagatik. Etengabe irteten dira ustekabeko untxiak txisteratik. Ustekabeok egoera bakoitzaren norabidea errotik aldatzen dute, pertsonaiak eta ondorioz ikusleak ere, ezustean harrapatuz. Ezer ez da hasiera batean ematen duena. Eta politikoa da, kontzeptuaren alderik intimoenean, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako. Bizitza bera joka dezakegu, zenbait printzipio politiko mugaraino asumituz gero."
  • Hasten da: 16.01.2024
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia
    Urtarrilaren 16tik aurrera. Bonoa: 70 € bonua (9 saio) / 35 € bonua euskerazkoak +dantza/musika. Sarrerak: 10€. Salgai takilan, makina eta online. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 30 urte 30 min. 5€. 2024 HELDUENTZAKO ARTE ESZENIKOEN PROGRAMAZIOA...
  • Hasten da: 08.12.2020 19:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Musika eta dantza, Eszena, Antzerkia, Ikus-entzunezkoak, Jose Mari Iparragirre Etiketak: Dantza, Musika, Iparragirre 2020
    Urretxuko Udalak jakinarazten du COVID-19 dela eta urriaren 25erako aurrikusita zegoen “Iparragirre 7” ikuskizuna COVID-19 dela eta atzeratu egin behar dela eta beste data batean egingo dela. Data berria zehaztutakoan jakinaraziko dugu behar adineko denboraz. Gonbidapena jasota zutenek gorde dezatela, balioa izango du eta hurrengo datan.
  • Hasten da: 11.09.2020 20:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Eszena, Antzerkia, Jose Mari Iparragirre, Iparragirre 2020 Etiketak: Iparragirre 2020, Loraldia
    Loraldia jaialdiaren "Iparragirre, Bihotzeko Jose Mari" antzerkilanaren Urretxun izango da. Antzerki obra emakumeek Iparragirreri bidalitako gutunetan oinarrituta dago, Urretxuko bardoaren bizi-puzzlea osatzen lagunduko duten fikziozko gutunak dira. Bere bizitzan funtsezkoak diren emakume batzuk hautatu dira (bere etxekoandrea, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak …). Emakume horiek bere figura gogoratuko dute eta egilearen ikuspuntua eskainiko dute, testuak eta abestiak ikuskizun eder batean tartekatuz.
5 774 eu events90aabce1a322effd15eae03d8e601952

Urretxuko udala