ZER DA EKOSCAN ARAUA?

Ingurumen Hobekuntza PLAN bat da

ZER ZERTIFIKATZEN DU?

Ingurumen portaeraren hobekuntzan emaitzak lortzea urtero eta organizazioari aplikagarri zaion LEGEDI GUZTIA betetzea.

ZEIN PAUSU EMAN BEHAR DIRA?

1. Zuzendaritzaren konpromezua ingurumenaren aldetik
2. Udaletxearen INGURUMEN EGOERA aztertu
3. Ingurumena hobetzeko HELBURUak planteatu.
4. Horretarako hobekuntza TALDEAK sortu.
5. Hobekuntza PLANA garatu.
6. Hobekuntza planaren JARRAIPENA egin.
7. EMAITZEN informea garatu.
8. Zuzendaritzaren ONARPENA.
9. AUDITORIA pasa.
10. ZERTIFIKAZIOA.

ZER EGIN DA ORAIN ARTE?

10 pausuak eman dira eta 2016ko martxoaren 2an lehen auditoria pasa dugu!

2015an lortutako ingurumen hobekuntzak hauek izan dira: Bost gelatan kontsumo elektrikoa % 92,67 murriztu da LED argi berriak jartzearen ondorioz eta erabilera bakarreko edalontzien erabilera %100 murriztu da

 

Urretxuko udala