Iparragirre Balerdi Musika Tailerraren kontzertu – kalejira: 19:00 Jose Mari Lasa plaza 19:15 Domingo de Mendiaratz; 19:45 Zubimusu plaza 20:00 Gernikako Arbola plaza; 20:15 Areizaga – Kalebarren plaza.
Urretxuko Udalak jakinarazten du COVID-19 dela eta urriaren 25erako aurrikusita zegoen “Iparragirre 7” ikuskizuna COVID-19 dela eta atzeratu egin behar dela eta beste data batean egingo dela. Data berria zehaztutakoan jakinaraziko dugu behar adineko denboraz. Gonbidapena jasota zutenek gorde dezatela, balioa izango du eta hurrengo datan.
Eguna(k): ostirala, 25. Ordua(k): 22:30. JUAN MARI BELTRAN LAUKOTEAN. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Elkartzen dira dantza urratsak gidatzen dituzten xirulakttunttunak eta sunprinuz egindako artzainen “durunbele”ak, erritmo eta neurri zaharrak doinu berriekin eta doinu zaharrak hots berriekin, musika erritmo eta neurri zaharretan eta berri-berrrietan. Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak. Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Ixiar Jauregirekin batera arituko da hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonía eder honetan, Andoni Salamero olerkien laguntzarekin jantzia eta babestua."
Kontzertu honetan Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ere ospatuko da, German Ormazabal pianistaren, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren eta Andoni Egaña bertsolariaren “Gu, gu, gu, gu… eta beste zenbait doinu” proposamenarekin. Sarrera doan da baina KOBID-19a dela eta ezarritako segurtasun neurriak eta aforo muga medio, ezinbestekoa zen aldez aurretik gonbidapena jasotzea, Uztailaren 27tik abuztuaren 5era, biak barne, Aizpurunea kultur etxean. Kultur ekintza honek sekulako harrera ona izan du herritarren artean eta dagoeneko agortu dira sarrerak.
Partaideak: Iparragirre Balerdi Musika Banda, Lizarriturri Txistulari Elkartea, Iratzarri Dultzainari Taldea eta Secundino Esnaola Musika Eskolako haur abesbatza.
Ikusi gehiago20euevents1b650dd47bda3cedf8a1a2cbb37f9333
Web orri honek cookieak erabiltzen ditu, zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko dira.
Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu gure cookie politika. Informazio gehiago