MAMUT, Markeliñe

Hasi 05.02.2023 17:00 bukatu 05.02.2023 18:00
Posted by Super User
Etiketak: Haurren antzerkia
Ikustaldiak: 836

Duela milaka urte, giza-talde bat otso taldeez inguratuta dago, eta mamut handi baten hezur arrastoen ondoan babesten da. Baina hezurdura horretan ez dago haragi arrastorik ahora eramateko eta gosea baretzeko.Inguratuta eta gosetuta dago gizaki primitibo hauen taldea. Baina muturreko egoera horretan zerbait harrigarria gertatzen da. Horrela, besteen harridurarako, gizakietako batek hezur lehor eta ahitu bat hartu eta hezur hori estaltzen duen haragi zaporetsua dastatzen eta mastekatzen ari dela simulatzen du. Fartsa, fikzio edo antzerki keinua. Baina beste errealitate batzuk irudikatzeko irrika indartsua adierazten duena. Eta, denboraren poderioz, ahalmen horrek planetako animaliarik boteretsuena eta ustekabekoena bihurtuko du

Haurren bonuen salmenta: Urtarrilaren 16tik aurrera Urretxuko kultur etxean
Bonuak 7 saio: haurra + laguntzailea: 30 €
Haurren bonua: 20 €
Sarrerak: 5€ Labeaga aretoko emanaldiak
Maiatzakoak: 7 €
Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako udalak


Urretxuko udala