Familia ugariaren titulua

Titulu ofizial bat da, familia ugari bati bere egoera onartzen diona.

Euskadin titulu hau emateko eta berritzeko eskumena duten entitateak Foru Aldundiak dira: Araban, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea; Bizkaian, Gizartekintza Saila; eta Gipuzkoan, Gizarte Politikako Departamentua.

Titulu honek lurralde Nazional osoan balio du eta bere balioa galduko du seme edo alaba nagusiak 21 urte betetzen dituenean. Adin hori 25 urtera arte luzatzen da haien adinarekin eta titulazioarekin bat datozen edo lanpostu bat lortzea helburu duten ikasketak egiten dituztenean.

Titulua eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira

  • Bi seme-alaba izan eta horietako batek elbarritasuna izatea
  • Bi seme-alaba izan eta gurasoetako batek elbarritasuna izatea
  • Seme-alabak ezkongabeak izatea, 21 urte baino gutxiago edukitzea, eta gurasoen menpe bizitzea
  • Seme-alabak ikasten ari badira edo langabezian badaude, 25 urtera arte luzatu daiteke gehiengo adina.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Nortasun agiriak
  • Familia liburua
  • Behar den kasuetan, ikasketen edo elbarritasun agiriak

Eskaerak eta dokumentazioa Gizarte Zerbitzuetako idazkaritzan aurkeztu behar dira

edo
Gizarte Politikako Departamentua (Gipuzkoa)
Txara 2, Pº Zarategi, 99 Intxaurrondo
20015 Donostia-San Sebastián
T: 943 11 25 11

Informazio Gehigarria

Sofia Erregina etorbidea 112 (Nazio Batuak eskinan)
01015 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 253 602
Faxa: 945 123 527
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
 
Asociación de Familias numerosas de Gipuzkoa
San Martín kalea, 6 - 4ºEzk.
20005 Donostia-San Sebastián
Tfnoa.: 945 253 602
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Urretxuko Udalaren Bikain zilarrezko ziurtagia

Urretxuko udala