Familia eta lana uztartzeko laguntzak

Lan egiten duten gurasoek euren seme-alabak zaintzeko denbora eta ahalmen gehiago izateko helburuarekin onartu ditu arau hauek Eusko Jaurlaritzak.

Seme-alabak modu naturalean izan edo adoptatu dituzten gurasoentzat dira.

Laguntzak

  • Seme-alabak zaintzeko eszendentzia. Gehienez hiru urtekoa eskatu ahal izango da.
  • Lanaldi murrizketa. Gutxienez lanaldiaren herena murriztu ahal izango da, eta gehienez erdia, seme-alabak sei urte egiten dituen arte. Seme-alabak %35 edo gehiagoko urritasuna izanez gero, umeak sei urte eginda ere eskatu daiteke.

Informazioa eta eskaera

Eskaera orriak Gizarte Zerbitzuen idazkaritzan jaso daitezke. Hitzordu eskaera

Urretxuko Udalaren Bikain zilarrezko ziurtagia

Urretxuko udala