Eguneko Zentroak

Eguneko zentroak banakako arreta integrala eskaintzen diete, egunean zehar, mendekotasun egoeran dauden pertsonei, autonomia pertsonalaren maila hobetzeko edo mantentzeko, dituzten muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntza emateko.

Zerbitzuaren modalitateak honakoak dira: 

a. Mendekotasun egoeran dauden adindunentzako eguneko zerbitzu edo zentroa: Mendekotasun egoeran dauden adindunentzako eguneko zentroak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, eguneroko bizimoduko jardueretarako muga fisiko edota psikiko handiak dauzkatela-eta dituzten premiak bere ohiko ingurunean behar bezela ase ezin dituzten pertsonei.

b. Desgaitasuna dute pertsonentzako eguneko zerbitzu edo zentroa: Mendekotasun egoeran dauden desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroko zerbitzuak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, desgaitasuna duten pertsonei. Horretarako, jarduera multzo antolatu eta koordinatu bat garatzen du, disziplinarteko lantalde baten bidez, artatutako pertsonen garapena lortzearren. Eta pertsona horiei gaikuntza arreta integrala ematen die, ahal den neurrian garapen pertsonalera, autonomia sustatzera eta gizarteratzera zuzendua.

c. Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentro zerbitzua: Errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroko zerbitzuak banakako arreta soziosanitario, integral eta errehabilitatzailea eskaintzen die, egunean zehar, mendekotasun egoeran dauden eta buruko gaitz larri eta kronikoa duten pertsonei. Horretarako jarduera multzo koordinatu eta antolatu bat garatzen du, disziplinarteko lantalde baten bidez, pertsona horien autonomia pertsonala errehabilitatzeko eta mantentzeko, dauzkaten muga funtzionalak arintzeko, hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratzen psikiatrikoak saihesteko, zaintzaileei laguntza emateko eta pertsona bere komunitatearen ingurunean mantentzea ahalbidetzeko.

 

Hartzaileak

Zerbitzuetarako eskubidea duten pertsonak. 

Foru dekretu honetan ezarritako zerbitzuen erabiltzaile izan daitezke mendekotasun egoeran dauden eta autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoaren arabera eskubideen titular diren pertsonak, baldin eta eskaera aurkezten den egunean betetzen badituzte foru dekretu honetan eskatzen diren baldintzak

 

Zerbitzuetako bakoitzerako baldintza zehatzak

 a. Mendekotasun egoeran dauden adindunentzako egoitza eta eguneko zentroko zerbitzua

  • 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonan kasuan.
  • Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren, psikologikoaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Egoitza zerbitzurako, mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, II. edo III. graduaz, Mendekotasuna Baloratzeko Baremoaren (MBB) arabera.
  • Eguneko zentroko zerbitzurako, mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. graduaz.
  • Baliabidearen egokitasuna jasotzen duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnak egina.
  • Aparteko kasuetan, laguntzaile gisako eskaera ere egin ahal izango da egoitza zentro batean sartzeko, eskatzaialeetako batek betetzen dituenean aipatutako baldintzak, eta besteak ere frogatzen badu ezkontidea izatezko bikotekidea, edo odolkidetasunezko ezkontza-ahaidetasunezko edo adopzio bidezko senidea dela, bigarren ahaidetasun mailaraino, eta normalean eskatzailearekin bizi dela; eta horretaz gain, orientazio txosten batek zehaztu beharko du baliabidea egokia dela.

b. Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zerbitzua eta eguneko zentrokoa.

  • Egoitza zerbitzurako, 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan; eguneko zentroko zerbitzurako, 20 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan. 
  • Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratute egotea, I., II. edo III. graduaz, Mendekotasuna Baloratzeko BAremoaren (MBB) arabera.
  • %33 edo gehiagoko desgaitasun maila aitortua izatea, deskaitasun maila aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak aurreikusten duenaren arabera.
  • Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea, desgaitasuna duten pertsonentzako orientazioaren arloan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena daukan lantalde teknikoak emana.

c. Buruko gaitza duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialeko egoitza zerbitzua eta eguneko zentrokoa

  • Egoitza zerbitzurako, 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan; eguneko entroko zerbitzurako, 20 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan.
    Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialalk direla eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonazat baloratuta egotea, I., II., edo III. graduaz, Mendekotasuna Baloratzeko Baremoaren (MBB) arabera.
  • Osasun mentaleko arreta sare publikoan arreta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko BAtzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

 

 

Informazioa eta eskaera

Eskerak Udaleko gizarte zerbitzuetan egin behar dira: Hitzordu eskaera

Urretxuko Udalaren Bikain zilarrezko ziurtagia

Urretxuko udala