Egoitzak

Mendekoasun egoeran dauden adinduentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat edo buruko gaitza duten haientzako egoitza zentroak

1. Mendekotasun egoeran dauden adinduentzako egoitzak

Adinduentzako egoitza zentroak ohiko bizileku edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izateko zentroak dira, mendekotasun egoeran dauden adinduentzat, pertsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera arinagoetan behar bezala asetzerik ez dagoenean laguntza handiagoak beha dituztelako. Zentro horiek arreta integral eta jarraitua eskaini beharko dute, pertsona horien autonomia maila mantentzeko, dituzten muga funtzionalak konpentsatzeko eta behar duten banakako laguntza eskaintzeko. Horretarako prebentzio prestazioak, gaikuntza prestazioak eta lagunta prestazioak garatuko dituzte.

Foru dekretu honen ondorioetarako, egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira: 

  • Egoitza zentroak
  • Etxebizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek: 
    • Bizileku balioaniztunak
    • Elkarbizitza-unitateak
    • Etxebizitza babestuak
    • Talde etxeak

2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zentroak

Elkarbizitza zentroak dira, ohiko bizileku edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izatekoak desgaitasuna duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, dituzten premiak bere ohiko ingurunean behar bezala ase ezin dituztenean. Zerbitzu horiek laguntza maila desberdinak eskaini beharko dituzte, artekakoa, mugatua, zabala edota orokorra, zaindutako pertsonek dituzten beharretara egokiturik, horien autonomia pertsonala hobetzeko edo mantentzeko, dauzkaten muga funtzionalak konpentsatzeko eta behar duten laguntza emateko. Horretarako, prebentzio prestazioak, gaikuntza prestazioak eta laguntza prestazioak garatuko dituzte. 

Foru dekretu honen ondorioetarako, egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira: 

  • Egoitza zentroak
  • Etxebizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek: 
    • Bizileku balioaniztunak
    • Elkarbizitza-unitateak
    • Etxebizitza babestuak
    • Talde etxeak

3. Buruko gaitza duten pertsonentzako egoitza zentroak

Elkarbizitza zentroak dira, eta ohiko biziek edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izan behar dute buruko gaitxotasun larri eta kronikoa duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, pertsona hauek bere ohiko ingurunean ezin dituztenean behar bezala ase dauzkaten premiak.

Zentro horiek laguntza maila desberdinak eskaini beharko dituzte, mugatua, zabala edota orokorra, zaindutako pertsonek dituzten beharretara egokiturik. Eta pertsona horiei mantentze edota errehabilitazio funtzionalerako eta psikosozialerako programak eta gizarteratzeko programak eskainiko dizkiete, autonomia pertsonala hobetzeko eta mantentzeko, hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko eta gizarteratzea ahalbidetzeko.

Foru dekretu hoen ondorioetarako, egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira: 

  • Egoitza zentroak
  • Etxebizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek: 
    • Bizileku balioaniztunak
    • Elkarbizitza-unitateak
    • Etxebizitza babestuak
Urretxuko Udalaren Bikain zilarrezko ziurtagia

Urretxuko udala