Gaur goizean Mugiment Kirol orientazio Zerbitzu berria aurkeztu du Urretxuko Udalak, Urretxun MUGITUR izena hartuko duena. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea eta Urretxuarren artean bizitza osasuntsua sustatzea ditu helburu egitasmo honek.
Aurkezpenean Mugimenteko idazkaritza teknikoko Iker Etxeberriak, Osasun saileko Mikel Azpirik, Foru Aldundiko Iñaki Iturriozek, eta Urretxuko Udaleko Maialen Fidalgo zinegotziak, Monica Leiva Aniztasun koordinatzialeak eta Aimar Ibarzabal orientatzaileak parte hartu dute.
Maialen Fidalgo, herritarrak saileko zinegotziak eman dio hasiera aurkezpenari, eta azaldu du Zerbitzu honen bitartez, Udalak herritarren osasuna hobetu eta bermatu nahi duela, euren artean ohitura osasuntsuak sustatuz. Osasuna, azpimarratu du Maialenek, ez da gaixotasun eza, “Osasuna, ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da” eta hori da hain zuzen ere Urreturrekin lortu nahi duguna; kirola eta jarduera fisikoa erabiliz urretxuarron osasuna, bere osotasunean hobetu eta bermatzea.
Zerbitzua gaur bertan jarriko da martxan, eta martxotik ekainera “proiektu pilotua” izango dela argitu du zinegotzik. Denbora honetan Aniztasun eta bizikidetza mahaiko kideekin lan egingo da; epea amaitzean, ondorioak atera eta zerbitzua herri osora zabalduko da.
Jarraian, Mikel Azpirik azaldu du Mugiment aukera parta dela sarean lan egiteko. Urretxuren kasuan aniztasun eta bizikidetza mahaia, gizarte zerbitzuak, kirol zerbitzuak, emakumen etxea, herriko kirol taldea, elkarteak.. denen arteko elkarlana bultzatzen du ekimen honek, helburu bakarrarekin: pertsona erdian jarri eta honen osasuna, bere osotasunean, hobetzeko eta zaintzeko.
Iñaki Iturriozek Urretxuko Udala zoriondu du eta Gipuzkoako 19. udalerria izan dela aipatu du, poliki-poliki handitzen doan sare honetara batzen. Zenbakiekin jarraituz, Gipuzkoako emakumeen %34ak eta gizonen %32ak ez du gomendatutako gutxieneko jarduera fisikoa egiten, beraz horrelako ekimenak inoiz baina beharrezkoagoak dira egungo gizartean.
Iker Etxeberria, Mugiment programako idazkaritza teknikoko partaideak hartu du hitza segidan. Urretxuko zorionduz hasi du agerraldia “Mugiment Euskadi osoan zabaltzen ari den proiektua da; helburua da Euskadi aktiboagoa lortzea, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea, alegia” azaldu du Etxeberriak. Munduko Osasun erakundeak gomendatzen dituen jarduera fisikoa egiten e dituzten pertsonak inaktibotzat hatzen dira, eta horiengana iristea da programaren asmoa.
Zerbitzuaren ardatza, orientatzailea alegia, Aimar Ibarzabal urretxuarra izango da. Egitasmo berri honekin oso pozik agertu da eta kirol mundutik datorren arren, alderdi sozialari eta integratzaileari garrantzi berezia eman nahi izan dio bere hitzetan.
Aimarren egitekoa izango da pertsonen gida izatea, pertsona bakoitzaren kasua aztertu, eta honek dituen behar, baliabide eta lehentasunen araberako programa prestatzea. Orientatzailea Aizpuruenea Kultur etxean egongo da, eta ondorengo ordutegia izango du: Astelehenetan 16:30etik 17:30era, eta asteazkenetan 12:00tik 13:00ra eta 16:30etik 17:30era. Betiere aurrez hitzordua hartu beharko da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan, 943 038 092 telefonoan edo Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan (943 038 088).
GIZARTE ZERBITZUAK ETA KIROL ZERBITZUA
Leman bertan ikus daitekeen moduan, Urretur programan alde fisikoari bakarrik ez, psikologikoari ere garrantzia handia eman zaio; bakardadea, gizarteratzea, osasun mentala… eta hori guztia Gizarte Zerbitzuetatik bideratzen da Urretxun.
Hori horrela izanda, proiektua Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian pilotatzea erabaki da. Mahaia koordinatzeen duen Monica Leivak azaldu duen moduan “talde hau oso aproposa da proiektua pilotatzeko, bere izenak dioen moduan profil oso ezberdinetako jendea biltzen duelako: erabiltzaile potentzialak bai, baina baita erabiltzaile potentzialekin egunero kontaktuan daudenak ere”. Azaldu du Aniztasun eta Bizikidetza mahaia bozgorailu bikaina dela ekimen ezberdinak ezagutzera emateko, eta era berean proiektu hau aukera polita izan liteke jendea mahaira erakartzeko; erabat osagarriak dira biak. Asko eskertu du, baita ere, Gizarte Zerbitzuetako lankideek egin duten eta egingo duten lana; izan ere hauek deribatzaile rola izango dute. Gizarte langileak izango dira erabiltzaile posibleak atzeman, sailkatu, eta orientatzailearengana deribatuko dituztenak.
Kirol zerbitzuek berriz, prestaketa eta orientazio lanetan jardungo dute; erabiltzaileak zerbitzuetara orientatu ahal izateko zerbitzu horien ezagutza sakona izan behar baita, eta horretan jardun dira orain arte Kirol sailean.