Gizarte Ekintza

Featured

Kirol Jardunaldi Inklusiboa bertan behera gelditu da

Urretxuko Udalak jakitera eman du, Urriaren 7an egitekoa zen “Mendia eta Naturan” Inklusibo Jardunaldiaren ekitaldia (Sta. Barbaran) bertan behera gelditu dela, hau antolatzeko garaian suertatu diren hainbat eragozpenen ondorioz.

Featured

Urretxun, jaietan ere, eraso sexistek jai dute.

Urretxuko udalak “Urretxun, jaietan ere eraso sexistek jai dute” kanpainaren bitartez, Santa Anastasia jaien baitan gerta litezkeen eraso sexisten aurkako mezu argi eta irmoa zabaldu du.

Featured

Urretxun Bizi Gara: Matrikula epea irekita

Datorren irailaren 26ra arte zabalik izango da “Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskolarako matrikula egiteko epea. Udalaren ekimen hau beste kultura batzuetatik datozen adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukera eta baliabideen inguruko ezagutza handiagoa izan nahi dutenentzat, alegia.

Featured

LGTBI adierazpena

Pasa den asteazkenean, osoko bilkuran, aho batez onartu zuen Urretxuko Udalak LGTBI harrotasunaren inguruko adierazpen instituzionala. Hona hemen adierazpena

Featured

Aterpe Aldizkaria

Aterpe jubilatu egoitzako kideek hiru hilabetero argitaratzen duten aldizkaria, Berri, argazki, ekintza etabarrekin

Azaroak 20: haurren eta nerabeen nazioarteko eguna

Haur eta Nerabe guztiek dituzte eskubideak Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna denez, harekin bat egin nahi dugu eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri nahi dugu eskubideak dituzten pertsonak direla.

Gabonetako Erakusleiho lehiaketa

Urretxu eta Zumarragako 2016ko Erakusleiho lehiaketa.

“Urretxun Bizi Gara”: matrikula epea irekita

Hirugarren urtez, "Urretxun bizi gara" izeneko eskola jarriko da martxan azaroaren 8tik aurrera. Formazio saio hauen helburua, herrira iritsi berri direnei Urretxuren inguruko ezagutza izaten laguntzea da.

Trapera merkatuan parte hartzeko izen ematea

Urretxuko udaleko Gizarte Ekimen departamentuak, Trapera merkatua antolatzeko asmoa dauka...

Urretxuko udala