Kultura arteko bazkariak azaroaren 14an itzuliko dira
Kohesio sozialaren, bizikidetzaren, parte-hartzearen eta diskriminaziorik ezaren alde lan egiteko ahaleginean, Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak beste urte batez bat egin du SOS Arrazakeria buru duen Bizilagunak izena daraman ekimenarekin, eta auzokideak berriro parte hartzera animatu ditu, pandemiaren ondorioz urtebeteko etenaldiaren ondoren.
Bizilagunak munduko hainbat lekutako bizilagunak elkartzeko eta elkarreragiteko aukerak erraztera bideratutako ekimena da. Gure gizartearen kultura-aniztasuna ospatzeko, harrera hobetzeko eta estereotipoak indargabetzeko modu bat da, hainbat kulturatako jatorrizko pertsonen artean loturak sortuz, herritarren pertzepzioak, jarrerak eta jokabideak aldatzeko helburuarekin. Horretarako, Bizilagunak ekimenak dei egiten die bertako bizilagunei eta etorkin edo errefuxiatuei azaroaren 14an, igandea, arratsaldeko 14:00ak inguruan, bazkaria egiteko biltzeko, modu antolatu eta koordinatuan.
COVID-19ak bere horretan jarraitzen duenez, aurten bi modalitateren artean hautatzeko aukera emango zaie parte hartzen duten familiei: beren etxeetan biltzea, ohi bezala, edo, nahiago badute, aire zabalean, parkeetan eta merendalekuetan.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Eskualdean bizi diren pertsonek edo taldeek parte hartu nahi badute edo informazio gehiago jaso nahi badute, Urretxuko Udalaren 943 03 80 83 telefonora deitu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi edo www.mugak.eu web orria bisitatu dezakete.
Bizilagunak funtsezko tresna da Urretxuko zurrumurruen aurkako estrategia garatzeko, xenofobia eta arrazakeria prebenitzeko. Urretxu, Arrasate, Ordizia, Donostia, Hernani, Errenteriako udalen eta Tolosaldea mankomunitatearen eta Amher elkartearen elkarlanaren emaitza da, Gipuzkoako SOS-Arrazakeria elkarteak deituta.