Atzo Arratsaldean BERTAKOTZEN proiektua aurkeztu zuten Urretxuko eta Zumarragako Udalek Zelai Arizti Aretoan, proiektuko protagonistekin batera.
Proiektu honen helburua izan da Urretxu -Zumarragara bizi izatera etorritako pertsonek bertakotzeko egin zuten eta egiten duten bidea ezagutzea eta zabaltzea. Euskara integraziorako tresna gisa hartuta, bizikidetza lantzea.
60ko eta 70eko hamarkadan eta 2000. urtetik aurrera etorritako etorkinak eta haien ondorengoak dira proiektu honen ildo nagusia. Urretxu - Zumarragara bizi izatera etorri, eta bertakotzeko egin duten prozesua. Haien esperientziak.
Proiektuaren helburua da etorkin askok bertako kulturara eta hizkuntzara egokitzeko egi duten ahalegina erakustea eta balioa ematea, beste kultura batzuenganako errespetua eta gertutasuna erskustearekin batera. Euskarak integraziorako eta bizikidetzarako duen gaitasuna ezagutaraztea.
Sasoi bateko inmigrazioaren ezaugariak hobeto ezagutzeko balioko du proiektuak. Izan ere, sarritan ez ditugu aintzat hartu (bertakotzat hartzea ere kosta egin zaigu) eta oso gutzitan ematen zaie hitza.
Bizikidetzarako pauso bat izan da proiektu hau, eta eurei omenaldi txikita egiteko modua izan zen atzoko ekitaldia.
Bideoak ikusgai HEMEN eta ekitaldi osoa LOTURA HONETAN.