O I N A R R I A K
1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
2.- Lehiaketako gaia Urretxuko Santa Anastasia jaiak izango da, eta lanek "URRETXUKO JAIAK 2024 SANTA ANASTASIA" testua izan beharko dute idatzita. Erabilitako irudiak generoen irudikapenean oreka bilatuko du, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien TRATAMENDU GUTXIESGARRIA SAHIESTUZ.
3.- Edozein eratako lanak onartuko dira: collage-a, pintura, argazkia eta abar. Lanen neurria honako hau izango da: 21cm altueran x 22,5cm zabaleran, eta lan guztiei kartoi mehe bat (kartulina) jarriko zaie atzeko aldean 30 x 35cm-takoa.
4.-Lanak inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute, eta egilea nor den adieraz lezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, kartazal itxi batean, parte hartzailearen datuak, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa
eta NANren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpoaldean hitz edo testu bat jarri beharko da, eta horixe bera jarri beharko da lanaren atzealdean.
5.- Lanak 2024ko ekainaren 28ko 20:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, ondoko helbidean: Aizpurunea kultur etxea / Jauregi 19-20700 URRETXU.
6.- 300 euroko sari bakarra izango da.
7.-Lan irabazlea Udalaren eskuetan geldituko da, eta inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak berak izango ditu.
8.- Saria eman gabe gera liteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxienezko kalitate mailarik ez badute.
9.-Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dute, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da, hau da, uztailaren 12an, 12:30ean, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.
10.- Erakusketa egin ahal izango da lan irabazlearekin nahiz lehiaketara aurkeztutako gainerako lanekin edo horien artean Epaimahaiak aukeratutakoekin. Erakusketa uztailaren 12tik irailaren 23ra bitartean egingo da Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.
11.- Saririk lortzen ez duten lanak urriaren 1etik 11ra bitartean jaso ahal izango dira Aizpurunea kultur etxean. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak dituen eskubideei uko egiten diela ulertuko du Udalak, eta ondorioz, inolako eskubiderik aitortu gabe eta kalte-ordainik eman beharrik gabe, egoki irizten dion moduan erabili ahal izango ditu.
12.- Lehiaketara aurkezte soilak baldintzok goitik behera onartzea dakar berekin.
ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03 80 88
Dokumentua
OINARRIAK Santa Anastasia azala lehiaketa 24.pdf
Popular
194.03 KB 285
29/05/2024 11:51:47
OINARRIAK Santa Anastasia azala lehiaketa 24.pdf
Popular 194.03 KB 285 |
29/05/2024 11:51:47 |