Kultura-Gazteria

Urriaren 25ean bidaia geologikoa Urrelur Museoarekin: Pozalagua
KARRANTZA – POZALAGUA – EL KARPIN: GRABITATEARI AURRE EGINEZ. Naturaren zirrara beste inon ez bezala azaltzen da Karrantzako Pozalaguan kobazuloan. Ikuskizun bakarra ezkutatzen du haitzuloak: forma imajinaezinak hartzen dituzten estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena.
Pozalaguako lurpeko multzoa harrigarria da. Ibilbideak zutabe, kolada eta aintziren artean sigi-saga egiten du. Kobazuloaren sabaitik estalaktita eszentrikoak milaka eta nahi bezala erortzen dira. Izugarrizko koralezko uharria osatzen dute itxuraz estalaktitek, Lurraren erraietan zehar zabaltzen den baso modukoa.
Etorri Urrelur Museoarekin Euskal Herrian bertan dugun altxorra bertatik bertara ezagutzea, trebatutako gidariak lagunduta!
ADI! Izen ematea plazak agortu arte, urriaren 14tik 22ra.
Informazio guztia atxikitutako artxiboetan.