Berriak

Featured

Udal igerilekuen inguruko inkesta

2019ko udal igerilekuen denboraldia amaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.
Obra nagusia iaz egin bazen ere, bigarren fase bat aurreikusi da, aldagelak, harrera eta taberna berritzeko; horretarako aurrekontua izan bezain pronto eramango da aurrera.
Mesedez, inkesta erantzuten hasi aurretik, arretaz irakurri gaizkiulerturik egon ez dadin, eta gogoratu inkesta ERDARAZ erantzun nahi baduzu, goikaldean hizkuntza-aukera aldatu dezakezula


Sartu hemen eta bete inkesta

Featured

Xabier Ormazabal beka eta mendi festa

Ekainaren 1ean Mendi Festa ospatuko zen aparteko giroaz. Goizean eskalada herrikoia, arratsaldean desafioa eta Labeaga aretoan amaiera borobila emango zaio egunari 2019 Bekaren deialdiarekin.

Featured

Xabier Ormazabal Beka eta Mendi Festa mendizaletasuna bultzatzeko

Urretxuko Udalak,  Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta mendian bere ibilbidea eredutzat bultzatzeko  beka baterako lehenego deialdia egin zuen 2017an Maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzeko (bai eskaladan, bai alpinismoan, bai liburu edo gida edizioetan, bai ikus entzunezko edizioetan, bai materialen hobetzea).

Ekainaren 1ean Mendi Festa ospatuko da zenbait ekitaldirekin eta 2019ko beka berriaren deialdia zabalduko da. 

Featured

Igerilekuko Abonua 2019

Datorren Ekainaren 15ean Pagoeta udal igerilekuetako zerbitzua jarriko du martxan, Irailaren 15era arte.

Featured

UDA 2019 kirol ikastaro eskaintza

Aldiri kiroldegian ikastaro programa bereziak eskaintzen dira uda garairako aproposak eta herritar guztiei zuzenduak.

Featured

FRONTENIS TXAPELKETA EDERRENA PILOTALEKUAN

Martxoaren 23 et 30ean Frontenis txapelketa egingo da Ederrena pilotalekuan. Hona hemen informazio xehea.

Featured

Hasi da Goierri Saskibaloiaren urteurrena

Atzo, Otsailak 7, Goierri Saskibaloi taldeak bere 50.urteurrena ospatzeko prestatu duen egitaraua aurkeztu zuen Urretxuko udaletxean

Featured

Aldiri kiroldegiko ikastaroak: hasiera urtarrilaren 3an

Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta  biztanle guztientzako modukoak.

Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike.  Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor,  Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako  ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.

Featured

Aspe eta Asegarceko pilotariak bihar Ederrenan

Bihar eguerdian Sta Lutzi eguneko pilota partidarako pilota hautaketa izango da Ederrena pilotalekuan, Irribarria, Zabaleta, Artola eta Mariezkurrena II izango ditugu bertan.

Featured

Tipi - Etapa irteerak

Datorren urriaren 3an, asteazkena, Ttipi-Etapa 2018ko ibilbideen programa berri bat jarriko dute martxan Urretxun eta Zumarragan. Herriko adineko jendeak kalera irten eta lagun artean ibiltzeko ohitura bultzatu nahi dute Tipi-Etaparen bitartez.

Featured

Ederrena pilotalekua


Irailaren 14tik aurrera, Ederrena pilotalekua eta tabernako zerbitzuak herritarrei irekiko zaizkie, honako ordutegian:


     Lan egunak :  17:00-21:30
     Larunbatak-Igandeak-Jaiegunak : 10:30-14:30  // 17:00-21:30

Featured

Aldiri Kiroldegiko ikastaroak: Irailaren 19tik aurrera

4.Hiruhilabetea – Ikastaroen Eskaintza

Oporren ostean egunerokotasunera itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa* berria eta zabala prestatu du , biztanle guztiei zuzendutakoa:

  • Gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike
  • Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor,  Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, TRX, 3. Adineko Gimnasia eta … eta orain TOTAL TRAINING eta CORE ere bai! ...

Urretxuko udala