Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi digunez, COVID-19aren eta jarduera fisikoaren eta kiroletako Informazioa eguneratu du, eta horrenbestez, 16/2021 dekretuaren inguruko interpretazioa.
Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi digunez, COVID-19aren eta jarduera fisikoaren eta kiroletako Informazioa eguneratu du, eta horrenbestez, 16/2021 dekretuaren inguruko interpretazioa.
2021eko lehenengo hiruhileko kiroldegiko ikastaroen eskaintza martxan dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz, Urretxuko Udalak erabaki du Aldiri kiroldegian eskaintzen ziren ikastaro guztiak bertan behera uztea.
Aginduak, 2.1 atalean ondorengoa dio “Bertan behera uzten da taldeko edozein kirol-jarduera, martxan dauden kirol-lehiaketa ofizialak izan ezik. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola” . Ondorioz, gaur - urriak 24-hasi eta azaroan 5era arte kiroldegian fitness gela baino ezingo da erabili; betiere aurretiazko hitzorduarekin eta ezarritako baldintzak zorrotz beteaz (ordutegi muga, nork bere eskuoihala eramateko derrigortasuna eta Kiroldegiko langileen jarraibideak betetzeko beharra).
Urretxuko Udalak martxoan aurkeztu zuen Kirol Orientazioko Zerbitzu berria, udalerriko pertsona inaktiboak pertsona aktibo bihurtzea eta urretxuarren artean bizitza osasuntsua sustatzea helburu duen proiektua.
2020ko laugarrren hiruhileko kirol eskaintza prest dago.
2020ko udal igerilekuen denboraldia bereziaamaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta osasun larrialdi egoera honetan eskainitako zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.
Urretxuko Udalak webgune bat jarri du martxan Pagoetako udal igerilekuetako sarrerak errazago erosteko, eta, era berean, igerilekuaren edukiera kontrolatzeko.
Urretxuko kirol instalazioek badute berriro irekitzeko data.
Xabier Ormazabal bekaren irabazleak, Ander Zabalza Garciak, prestatutako bideo honetan kontatzen digu egingo duen proiektua “Apertura vías en zonas árticas”.
Urretxuko Udalak, Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta mendian bere ibilbidea eredutzat bultzatzeko beka baterako 2019ko deialdia egin zuen maila handiko eta orijinaltasunezko gazteen proiektuak bultzatzeko (bai eskaladan, bai alpinismoan, bai liburu edo gida edizioetan, bai ikus entzunezko edizioetan, bai materialen hobetzea).
Koronabirusarengandik pandemia deklaratu eta konfinamendu egoera ezarri zenetik garbi izan dugu aurtengoan ezingo zela IBMM ohiko datan, maiatzeko azken-aurreko igandean, egin. Gizarte osoaren osasuna jokoan egonik, arduraz jokatzeko unea da eta erabaki zuzena iruditzen zaigu.
Lehen asmoa eguna atzeratu eta udazkenean egitea izan zen. Dagoenekoz urrian pentsatzen hasiak ginen, baina hausnarketa luze eta sakonago baten ondoren, denontzat hoberena eta egokiena izango delakoan, 2020 urteko edizioa behin betiko bertan behera uztea erabaki dugu.
BPXportetik sortutako bideoen plataformari (http://entrenadesdecasa.bpxport.es) hainbat hobekuntza gehitu dizkiogu eta honen berri eman nahi dizugu.