Berriak
Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Mahaian parte hartzeko deia egiten die Urretxuko Udalak herritarrei
Mahai hau borondatez parte hartzeko gune bat da, urretxuarren artean elkartrukatzeko (autoktonoak eta kanpotarrak, antolatuak edo ez), urtero eratzen den mahaia, eta 2012az geroztik gure herrian ezagutza eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko egitasmoak bultzatzen dituena.
Datorren irailaren 26ra arte zabalik izango da “Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskolarako matrikula egiteko epea. Udalaren ekimen hau beste kultura batzuetatik datozen adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukera eta baliabideen inguruko ezagutza handiagoa izan nahi dutenentzat, alegia.
Haur eta Nerabe guztiek dituzte eskubideak Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna denez, harekin bat egin nahi dugu eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri nahi dugu eskubideak dituzten pertsonak direla.


