Etxeko Laguntza zerbitzua

Etxeko laguntza zerbitzuak pertsona bat bere familian eta/edo gizarte inguruan geratzen laguntzeko xedea du.

Bi motatako laguntza eskaintzen da: DEtxeko lanetarako laguntza eta laguntza pertsonala (Pertsonaren garbiketa, zainketa…).

Norentzat / Baldintzak

Ondorengo pertsona edota familiek eskatu ahal izango dute zerbitzua: norbere autonomia eta segurtasuna mugatuta dutenek, gizarte-harremanetan arazoak dituztenek, ohiko jarduerak egin ezin dituztenek edo arazo psikofamiliarrak dituzten sendietako kideek eta ondorengo multzoetan taldekatutakoek:

  • Hirugarren adina, 65 urtetik gorako pertsonak
  • Minusbaliatu fisiko, psikiko edo sentsorialak, ez euren gutxitasunagatik, ezintasunagatik baizik
  • Eta besteak beste ondorengoak:
    • Gaixotasun terminalak dituzten pertsonak
    • Gaixotasun edo lesioengatik aldi baterako hirugarren baten laguntza behar duten pertsonak
    • Arrisku handiko egoeran dauden haurdunak
    • Familiarteko edo gizarte arazoak dituzten adingabe, heldu edota familiak
    • Zehaztutako oinarrizko helburuetan sortzen diren kasu guztiak eta Gizarte Zerbitzuen iritziz zerbitzuaren xede direnak

Era berean, baldintza hauek bete beharko dituzte

  • Urretxun erroldatuta egotea
  • Eskatutako dokumentazioa aurkeztea
  • Udalak zehaztutako prezio publikoa ordaintzea

Informazioa eta eskaera

Bete formulario hau ongizate zerbitzuan txanda eskatzeko

Urretxuko Udalaren Bikain zilarrezko ziurtagia

Urretxuko udala