Esku hartze psikosozialerako programaren oinarria, gizarte arrisku egoeran dauden Urretxuko haur, gazte zein familiengan eragitea da.
Horretarako, behar dituzten baliabideak eskainiko zaizkie duten egoerari aurre egiteko eta modu egokienean hasteko.
Helburuak
- Haur, gazte zein familiei baliabide pertsonalak eskaintzea, arlo guztietan gizarteratzeko (lan merkatuan, kalean, lagun artean...)
- Familietan haurren zabarkeria egoera saihesteko laguntza eskaintzea
- Eskola uztea, drogaren kontsumoa eta gainerako arrisku portaeren prebentzioa.
Norentzat
- Arrisku egoeran diren eta moldatu ezinean dabiltzan 0-18 urte bitarteko haur zein gazteentzat eta hauen familientzat.
Informazioa
Gizarte ekintza: Hitzordu eskaera