Familia inguruan zaintzeko prestazio ekonomikoa

Mendeko pertsona zaintzeaz arduratzen den familia inguruneko senitartekoei zuzenduta dago diru-laguntza hau.

Ezinbestekoa da

  • Gradu I: Pertsona zaintzaileak 18 urtetik gora izatea eta mendeko pertsonaren hirugarren gradua bitarteko senide izatea afinitatez edo odolkidetasunez, edo familia lotura gabekoak betiere harreman pertsonala eta bizikidetza egon bada, eskaera eguna baino gutxienez 5 urte lehenagotik.
  • Gradu II eta III: Pertsona zaintzaileak 18 urtetik 84ra izatea (biak barne) eta mendeko pertsonaren hirugarren gradua bitarteko senide izatea afinitatez edo odolkidetasunez, edo familia lotura gabekoak betiere harreman pertsonala eta bizikidetza egon bada, eskaera eguna baino gutxienez 5 urte lehenagotik.
  • Gizarte-segurantzan alta hartuta egotea (edo ondoren hitzarmen bidez alta ematea).
  • Gizarte-segurantzan alta hartuta egotea (edo ondoren hitzarmen bidez alta ematea).
  • Pertsona zaintzailea ezingo da izan: mendekotasuna aitortua duena edo %65eko desgaitasuna edo handiagoa duena.
  • Bi pertsonak bizileku berean erroldatuta egotea eta elkarrekin bizitzea.
  • Mendekotasun gradu eta mailari dagokion zaintzari lotutako laguntza egokia izatea.
  • Bizitokiak eta bizikidetasun baldintza egokiak izatea.
  • Zaintzaileak oinarrizko prestakuntza ikastaroa egin beharko du (75 urte edo gehiago baditu salbuetsita dago)

Informazioa eta eskaera

Udaleko Gizarte zerbitzuen sailean

Urretxuko Udalaren Bikain zilarrezko ziurtagia

Urretxuko udala