Balorazio honek pertsona baten bere eguneroko bizimodua bere kabuz egiteko gaitasuna duen ala ez, eta egiterik ez duen kasuan zenbaterako laguntza eta zaintza duen neurtzen du.
Balorazioa pertsona horren osasunaren inguruko informeak eskuan egiten da. Espainiako Estatuko Gobernuak ematen du, eta herrian erroldatuta eta gabezia fisiko eta psikikoa duen orok eskatu dezake. Zerbitzua doakoa da.
Balorazioak egiteko eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, eta ondoren Aldundiko teknikari batek eskatzailearen etxean bertan edota egoitzan egingo du mendekotasun graduaren balorazioa.
Mendekotasun gradu ezberdinak daude
- I gradua. Mendekotasun ertaina. Pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.
- II gradua. Mendekotasun larria. Pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean, egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile baten presentzia behar
- III gradua. Mendekotasun handia. Pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean behin baino gehiagotan, eta bere adimen autonomia edo autonomia fisikoaren galera osoa dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe
Informazioa eta eskaerak
Bete formulario hau ongizate zerbitzuan txanda eskatzeko.