Pasa den igandean jokatu ziren Mingainluze lehiaketako zortzigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita zazpi taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia.
Otsailaren 3an, 17:00etan, Labeaga aretoan. Amaieran sari banaketa ekitaldia egingo da.