Kultura-Gazteria
Museoen eguna ospatzeko ekintza ugari Urrelur museoan
Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak, haurrentzako zientzia tailerrak, txangoa eta ate irekien eguna dira aurtengo programazioko ekintzak. Gainera berritasun batekin gatoz: “Urrelur abentura” jolas interaktiboa, “Urrelur abentura” jolas interaktiboa, dagoeneko denon eskura dago webean.
1. URRETXU-ZUMARRAGAKO IKASTETXEENTZAKO DOAKO BISITA GIDATUAK aldez aurreko zitarekin. Ikastetxeentzako tresna didaktiko ezin hobea.
2. URRELUR ABENTURA. Gainera museoaren azken berritasuna ere erabili ahal izango dute ikasleei mineral eta fosilen mundua gerturatzeko: URRELUR ABENTURA jolas digital interaktiboa. Tresna ezin hobea bisitaren aurretik edo ondoren erabiltzeko, jolasaren bidez edukiak barneratzeko. Jolas irekia da eta ikasleez gain edonork egin dezake, erraza eta dibertigarria da.
3.- HAURRENTZAKO ZIENTZIA TAILERRAK maiatzaren 21ean, 17:00-19:00. Adina: 6-12 urte. Doan. Kimikarinen eskutik.
Oraingoan emakume zientzialariek kimikaren arloan egindakoekarpenak nabarmenduko ditugu. Esperimentu praktiko eta dibertigarrien bidez, Marie Curie, Rosalind Franklin, Dorothy Crowfoot, Hodgkin eta beste aitzindari batzuek egindako kontzeptuak eta aurkikuntzak ikasiko dituzte haurrek.
Izena ematen duten haurrek honako esperimentu tailerrak egingo dituzte:
- HARE MUGIKORRA: Fluido berezia, kolpeekin gogorra eta poliki ikutzean likidoa.
- SUA ESKUAN: “Su” berezia une labur batez segurtasunez eutsi daiteke.
- ELUR ARTIFIZIALA: Urarekin, elur antzeko materiala sortzen da.
4.- MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA TXANGOA. BURGOS: LORA ETA MERINDADEAK
Maiatzaren 16 eta17an 38 lagun joango dira Burgosera, Lora eta Merindadeetara, hango geología bertatik bertara ezagutzera. Lekuak agortuta.
5.-ATE IREKIAK. Urrelur museoen ateak zabalik. Sarreran Dinotxikia ere izango dugu ongietorria ematen eta zuekin argazkiak ateratzeko prest.


