Kirolak
Urriaren 26tik abenduaren 15era, jarduera fisikoa eginez Urretxuko taldeari puntuak emateko aukera izango dute herritarrek, Wellk aplikazioaren bidez.
Urretxu Gipuzkoa Mugituz 2026 erronkara batu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak sustatutako udalerrien arteko liga birtual honek jarduera fisikoa eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatu nahi ditu, adin guztietako herritarren artean. Ekimenak Europako NextGenerationEU funtsen finantzaketa du.
Erronkaren helburua erraza da: kilometro aktiboak batzea, Urretxu sailkapenean ahalik eta gorenen kokatzeko. Oinez, korrika, bizikletaz, igerian edo GPS bidez neur daitekeen beste jarduera batean erregistratutako kilometroak Urretxuko taldearentzako puntu bihurtuko dira.
Nola parte hartu?
-
Deskargatu Wellk aplikazioa eta erregistratu.
-
Hasierako pantailan, aukeratu Gipuzkoa Mugituz erronka eta sakatu «Batu».
-
Hautatu Urretxu zure talde gisa.
-
Urriaren 26tik abenduaren 15era, erregistratu zure jarduerak GPS bidez eta batu kilometroak Urretxuren alde.
Erronkak irauten duen bitartean edozein unetan batu daiteke. Gainera, jarduerak edonon egin daitezke: Urretxun bertan zein munduko beste edozein lekutan.
Puntu gehien lortzen dituen udalerriak irabaziko du liga. Parte hartu, mugitu zure osasunaren alde eta lagundu Urretxuri sailkapenean gora egiten!
Featured
Puntistarik onenak Ederrena pilotalekuan izango dira, eta aurretik zesta-punta ikastaroa antolatuko da herritarrentzat.
Featured
2026eko DENBORALDIA: ekainaren 12tik irailaren 6ra zabalduko dira.
Ordutegia: 11:00-20:00 - Astelehenetik - Igandera
Igerilekura joatea ezinbesteko plana da herriko udaldian, lagunekin nahiz bakarrik, udaz gozatzeko aukera ezin hobea.

Udako multikirol eskaintzan izena emateko epea maiatzaren 11n zabalduko du Urretxuko Udalak.
Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketa Urretxura iritsiko da igande honetan
Igande honetan, maiatzaren 10ean, Urretxuko frontoiak Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako jaialdi berezia hartuko du. Txapelketa hau Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen du, Euskal Pilota Selekzioaren inguruko proiektu estrategikoaren baitan.
Eskaerak aurkezteko epea: 2026 maiatzak 31.
INFO +: Hemen
2026 urteko kirol elkarteei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu da.
Eskaerak aurkezteko epea 2026/05/30 arte.
Gipuzkoako gizonezkoen aizkora txapelketa 2. mailako kanporaketa
📅 Maiatzak 3 (igandea)
🕛 12:00etan
📍 Ederrena pilotalekua
Featured
UZ trail mendi lasterketaren inguruan antolatu zen laugarren aldiz argazki lehiaketa eta hemen ditugu sarituen izenak.

