Select your language

Kultura-Gazteria

Udaleku irekiak 2026
Featured

Udaleku irekiak 2026

Urretxu eta Zumarragako udalek martxan jarri dituzte aurten ere haurrentzako udalekuak. 

Haurrei aisialdi osasuntsu, aktibo eta hezitzaileaz gozatzeko ingurune segurua eskaintzen dien ekimena da, eta, horrez gain, eskolako oporretan familia eta lana uztartzea errazten du. Jarduera horiek begirale kualifikatuentzako enplegu-aukera dira, eta parte-hartzea, bizikidetza eta gizarteratzea sustatzen dituzte haurtzarotik.

 

 HELBURUAK

 

Opor garaian aisialdia modu dibertigarri, hezitzaile, aberats eta euskarazkoa eskeintzea. 

 NORENTZAT (MAILA)

2025/26 ikasturteko HH5 - LH5 mailen artekoak (biak barne).

 EGUNAK ETA ORDUTEGIA

 Uztailaren 6tik 22ra

10:00 – 14:00 astelehenetik ostiralera

 

 

 PREZIOA

 47 €

LEKUA

 Aldez aurretik jakinaraziko zaie partaideei euren topagunea.

 

 LEKU KOPURUA

 Gehienez 310 leku

 

Izen ematearen ordena jarraituko da, leku guztiak bete arte.

IZEN EMATEA

Egunak: maiatzaren 11tik 29ra

  • ONLINE IZEN EMATEA   - QRa ESKANEATU                                                                                                             

IZEN_EMATEA_UDALEKUAK_26.jpeg

  • PRESENTZIALA

Ordutegi eta lekuak

  • 15:00 – 17:30 Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean
  • 17:30 – 20:00 Urretxuko Aizpurunean kultur etxean

  Izen emate orria deskargatu 

IZEN EMATE ORRIA UDALEKUAK 2026.pdf
233.41 KB 11
05/05/2026 14:47:29

 

Select your language

Urretxuko udala