Select your language

Gizarte Ekintza

Argazkia: Gorka Gomez
Featured

Aniztasun Jaian parte-hartzea erdigunean

Urretxuko Udalak bere Aniztasun Jaia, maiatzaren 30an, larunbatean, ospatuko du, Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10tik arratsaldeko 16ak bitartean.

Ekitaldi honen helburu nagusia Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztien ospakizuna da. Hau da, guztiok ordezkatzen ditugun aniztasunak herriaren aberastasun gisa ulertzea eta aitortzea. Gainera, elkar ezagutzarako eta aurreiritziak sortzen dituzten hesiak gainditzeko aukera paregabea ere bada.

Azken urteetako esperientziak Aniztasun Jaiko partehartzea talde eta elkarteetatik harago joatera bultzatu du Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzua, eta ondorioz, aurten, herritar bezala parte hartzeko bidea ere badago. Kasu honetan, parte-hartzea librea izango litzateke, bakoitzak ahal duenean eta haren interesen araberakoa, logistika babestuz, antolaketa saioetan zainketak partekatuz, ezagutzak edo trebetasunak emanez; bakoitzak bere erara babestu dezake. Horrela, herritar oro, denak anitzak garen heinean eta aniztasun hori ospatzeko bidean, parte hartzera animatzen ditu Urretxuko Udalak.

Bestalde, aurreko urteetan egin den bezala, ostegunero jaia iritsi arte Urretxuko Udaleko Portaloian, arratsaldeko 5etan, antolaketan parte hartzen duten guztiak elkartuko dira zalantzak argitu, beharrak azaldu eta jaiari dagozkion ekintza amankomunak partekatzeko. Espazio hauetan haurrak ongietorriak dira.

Aniztasun Jaian modu honetan edo bestean, parte hartzeko interesa duena edo informazio gehiago behar duena, harremanetan jarri dadila Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzuarekin 693 900 568 zenbakira hots eginez edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatziz.

Select your language

Urretxuko udala