Gizarte Ekintza
Urretxuko +65 Foroak “Entzumen osasuna”-ren inguruko hitzaldia antolatu du maiatzaren 21erako
Urretxuko Udalaren +65 Foroak, maiatzaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan Aizpuruenea Kultur Etxean, “Entzumen osasuna”-ren inguruko hitzaldia antolatu du Gaes-en gizarte arloaren eskutik.
Urretxuko Udalaren +65 Foroak, maiatzaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan Aizpuruenea Kultur Etxean, “Entzumen osasuna”-ren inguruko hitzaldia antolatu du Gaes-en gizarte arloaren eskutik. +65 Foroa, 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Sentitzen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera bat da. Cristina Illázquez-en hitzetan: “Herritarrak entzumen galeraren eraginaz kontzientziatzea bilatu nahi da; sintoma goiztiarrak identifikatzeko gai izatea, horien okertzea prebenitzea edo horretarako berandu denean, dauden alternatiba posibleak azaltzea. Hitzaldia, ohikoa den bezala, doakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693 900 568 telefonora edo gizarte@urretxu.eus helbidera jo dezakete. |

