Kirolak
Haurrentzako UDA multikirola 2026
Udako multikirol eskaintzan izena emateko epea maiatzaren 11n zabalduko du Urretxuko Udalak.
2014 eta 2019 urte bitartean jaiotako haurrek maiatzaren 11tik aurrera izango dute udako multikirol eskaintzan izena emateko aukera. Urretxuko Udaleko Kirol Sailak askotariko kirolez gozatzeko aukera eskainiko die uztailaren 3tik 30era bitartean, goizez, 9:30etik 13:30era.
Hilaren 22ra arteko epea izango da izena emateko, Aldiri kiroldegiko harreran. Gehienez 60 haurrek hartu ahal izango dute parte.
Prezioak honako hauek izango dira:
ABONATUEK | GAINERAKOEK | |
Multikirola hilabetez | 111.00 € | 133.50 € |
Izen emate orria jaisteko aukera (Aldiri kiroldegiko harreran eman beharrekoa):
Multikirola_UDA_izen.amatea_2026.pdf
Informazioa Aldiri kiroldegian 943 03 80 92

